XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Arranopola, beraz nik ere lo egin dut.
- Demonio alena! - Ez, beharbada ez zeunden lo.
-Itxura besterik ez.
- Bueno, bueno, ez da ezer gertatu eta aurrera.
- Abia gaitezen.
- Baina zer egingo dugu gordeta daukagun beste gauzatxo horrekin? - Ez dakit, bada.
- Ez da hemen uztea hobe izango? Bestetan ere hala egin dugu, ez da? Hego aldera joan arte eramatea alferrik da.
Seirehun eta berrogeita hamar dolare zilar, ez dira putza bezain arinak.
- Ados zurekin. Bestela ere etorriko gara honuntza.
- Ederki, baina nik nahiago nuke lehen bezala gauez etortzea.
- Bai, bai, baina, beharbada ez gara luzaroan itzuliko.
- Eta ez dut uste diru hori zeharo ongi dagoenik.
- Beste aziotxoa egin arte beharbada, ez gara itzuliko.
- Zergatik ez dugu lurpean gordetzen? Lurpean eta ondo? - Oso ideia ona iruditzen zait.